'Erik eta Win' antzerkia, Lizeo Antzokian (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Erik eta Win izeneko antzerkia, martxoaren 7an (osteguna), 20:00etan, Lizeo Antzokian.
Hainbat diziplina artistiko batzen dira proiektu honetan, hala nola bertsoak, antzerkia, poesia, musika… Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek esperientzia eta egia propioak kontatuko dizkigute gai unibertsal bat aztertuz: harremanak. Doinu eta abesti berriak erakutsiko dizkigute. Hori guztia umorea protagonista dela, piano eta akordeoi soinuekin (Imanol Kamio) eta baxu eta gitarrarekin (Aitor Atxega) lagunduta.