Ereño Arte eta Natura bisita gidatua: San Lorentzo Gaua
San Lorentzo Gaua Arte eta Natura Ereño Behatokira bisita gidatua, abuztuaren 10ean (zapatua), 21:00etan. Alber Palomera eta Rober Garay (LePatafisicGabinet) artistek gidatuta.
Udaletxe parean jarri dute hitzordua eta handik abiatuko dira (oinez 2 km inguruko ibilbidea egingo dute). Talde mugatuak daudenez, aurretiaz izena eman behar da 94-625 46 21 telefono zenbakira deituta.