Emakumeen jabekuntza eta autolidergo ikastaroa (Mundaka)
Mundaka. Mundakar emakumezkoek euren segurtasuna eta ahalduntzea indartzeko tailerra jaso ahalko dute hilaren 16an eta 17an, 10:30ak eta 12:30ak artean, Tribisarrospe Kultur Etxean, Emakumeen jabekuntza eta autolidergoa izenekoa. Izena emateko, gizartezer.mundaka@bizkaia.org-era idatzi beharko da, edo 946 17 72 00 telefono zenbakira deitu.