'Emakumeak historian' familia tailerra (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Euskal Herriko historian emakumeak izandako presentziaz arituko dira martxoaren 23an (domeka), 12:00etan Euskal Herria Museoan antolatutako tailerrean. Familientzako tailerra dela zehaztu dute, eta sarrera doakoa bada ere, erreserba egitea beharrezkoa dela (Tlf: 946255451/Email: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus ).