'Emakumea eta itsasoa' familia tailerra, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Emakumea eta itsasoa familia tailerra, 4 urtetik aurrerakoekin egiteko, martxoaren 18an (zapatua), 16:30ean, eta martxoaren 19an (domeka), 11:30ean, Euskal Herria Museoan, doan.
Sareginak, batelerak, kordelerak… asko dira emakumeen itsasoarekin lotutako lanak. Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko erabiliko duten tailer honetan, parte hartzaileek kordeleren figura ezagutzeko aukera izango dute. Nortzuk ziren? Zer egiten zuten? Zertarako? Horiek izango dira, erantzuten saiatuko diren galderetako batzuk. Tailerraren bigarren zatian aldiz, kordela eskuetan hartu eta harekin, arte lan bat egingo dute.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus / 94-625 54 51.