'Elkanoren lehen mundu bira' hitzaldia (Bermeo)
Elkanoren garaia eta munduari emandako lehen bira hitzaldia emango du ekainaren 27an (eguena) Jose Antonio Aspiazuk, Bermeoko Arrantzaleen museoa, 19:00etatik aurrera (doakoa da).
500 urte dira Juan Sebastian Elkanok Munduari lehen bira eman zionetik Magallanes-Elkano expedizioan. Antropologian doktorea eta historialaria den Aspiazuk itsasgizon getariarrak bizi izandako abenturen nondik norakoak azalduko ditu.