'El otro futbol' hitzaldia (Mundaka)

Mundaka. Musutruk kultur-kirol elkarteak El otro futbol hitzaldia antolatu du uztailaren 15ean, 19:00etan, Santa Katalina baselizan. Sergio Sanchez Eibar SD-ko atezainen koordinatzailea, Gari Fullaondo Kimet Sporteko CEOa, Nika Cuenca Athletic Clubeko prentsa arduraduna, Santi Cobo Real Racingeko metodologia arduraduna eta Joseba Nuñez Barakaldo CFko kirol zuzendaria izango dira hitzaldian, gainera. Esan dute, gehienez 111 pertsona sartu ahal izango direla.