Ekoetxeatik ibilbideak (Busturia)
Busturia. Inguruaz eta asteburuaz gozatzeko ez dago urrunera joan beharrik. Ekoetxea Urdaibaik, adibidez, badauka ume, gazte zein helduentzako zer eskaini. Gaur [urriak 12] bertan, 11:00etatik 13:00etara, lumakelak ezagutzeko ibilbide geologiko bat proposatzen du, Mundakako Andra Mari elizatik hasita. Zapaturako, urriaren 13rako, berriz, bestelako proposamena dauka: edertasun handiko haranetatik igarotzen den PR-BI-180: Oma-Basondo ibilbidea egitea. Sei kilometrotako ibilbide gidatua izango da, 10:30ean hasi eta 13:30ean amaitzea aurreikusten dutena. Ibilbide biak 8 urtetik gorakoei zuzenduta daude eta doakoak dira. Horietan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea: 94-687 04 0 2/ info.urdaibai@ekoetxea.eus
Barrio San Bartolomé, 35, 48350 Torre Madariaga, Vizcaya.