Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
-10:30-13:00. AMUNATEGIKO ITURBURUA. Amunategiko errekako iturburura ibilbide gidatua, bertako landaredi, fauna, eta ibar basoaren berreskuratze proiektua ezagutzeko. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Ekoetxea Urdaibai.
– 11:00-13:00h. “SANJUANDAR” UKENDUA. Belar magikoen ezagutza eta erabilera ezagutu Txaramelaren eskutik eta egin ezazu zure ukendu majikoa. Adina 16 urtetik aurrera. Tarifa: 5 euro.
– 17:00-18:30. LOREZ LORE. Ekoetxea Urdaibaiko kanpo lorategia osatzeko haurrentzako tailerra. Adina: 6 urtetik gorakoak. Tarifa: Euro 1. Ekarri beharreko materiala: yogurt pote bat.
– 21:00-23:00. FAUNA BASATIAREN BEHAKETA. Landa eremuan kokatutako etxola batetatik (Hide), inguruan daukagun fauna basatia behatu ahal izango duzu (basurdeak, azeriak, azkonarrak, urtxintxak, orkatzak etab.). Adina: 16 urtetik aurrera. Talde mugatuak. Tarifa: 9 euro.