Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
– 09:30-14:00. ZETAZOAK 10etan. Bizkaiko golkotik igarotzen diren zetazeoak behatzeko, irteera gidatua itsasontziz. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 40€ / Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 28€.
– 10:00-12:00. GEOLOGIA IRISGARRIA. Geologiara hastapen ikastaroa aniztasun funtzional bisuala duten pertsonentzat. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 10:00-12:30. URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAKO ALTXORRAK. KANALAKO POLDERRA. Kanalako polderrak tradizionalki izan dituen erabilera eta funtzioak ezagutzeko ibilbide gidatua. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: 3€. Abiapuntua: Isla Behekoa auzoko iturri eta jolas parke aurrean.
– 17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. Biodibertsitatea eta biosfera erreserba bat zer diren eta Urdaibaiko ezaugarri propioak ezagutzeko bisita gidatua. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 17:00-18:30. TXIKIPINTXO FRESH. Sasoiko produktuak erabiliz pintxo ezberdinak sortzeko tailerra. Adina 6 urtetik aurrera. Tarifa: 3€.