Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
Argazkia: Bird Center Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko ekintzak:
– 10:00-14:00. ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOA: HEGAZTIAK. Ilustrazio zientifikoaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira tailer honetan: Mendiko koadernoetan animali eta landareak irudikatzean erabili ohi diren xehetasun anatomikoak, koloreak, testurak eta abar. Adina: 16 urtetik aurrera. Tarifa: 6€.
– 10:00-12:00. PADURAKO HEGAZTIAK. Urdaibain dauden hegaztiak behatu eta ezagutzeko ibilbide gidatua San Kristobaleko padura ingurutik. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 16:00-17:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. Biodibertsitatea eta biosfera erreserba bat zer diren eta Urdaibaiko ezaugarri propioak ezagutzeko bisita gidatua. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 17:30-18:30. GURE INGURUKO HEGAZTIAK: JANLEKUAK. Txorientzako janlekuak egiteko umeentzako tailerra. 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.
OHARRA:
Leku mugatuak. Ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea hurrengo telefonoan 94 6870402 edo posta elektronikoz info.urdaibai@ekoetxea.eus