Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko ekintzak:
– 09:30-14:00. ZETAZOAK 10ETAN. Bizkaiko golkotik igarotzen diren zetazeoak behatzeko, irteera gidatua itsasontziz. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 40€ / Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 28€.
– 12:00-13:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. biodibertsitatea eta biosfera erreserba bat zer diren eta Urdaibaiko ezaugarri propioak ezagutzeko bisita gidatua. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 16:30-18:00. ITSASADARRA ITSASONTZIZ. Urdaibai estuarioko ingurune naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko itsasontzi irteera. Adin guztiei zuzendua. Tarifak: Helduak 23€ / Tarifa murriztua (5 eta 18 urte bitartean): 15€ / 5 urtetik behera: doan. Abiapuntua: Txatxarramendi.
– 17:00-18:30. GURE INGURUKO HEGAZTIAK: HABI-KUTXAK. Txorientzako habia-kutxak sortzeko tailerra. 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.
OHARRA:
Leku mugatuak. Ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea hurrengo telefonoan 94 6870402 edo posta elektronikoz info.urdaibai@ekoetxea.eus