Ekoetxea Urdaibaiko ekintzak ( Busturia)
– 09:00-12:00. ITSAS HEGAZTIEN BEHAKETA MATXITXAKOKO BEHATOKITIK. RAM (ugaztun itsastarren behaketa sarea) proiektuaren baitan eta Lurgaia fundazioaren eskutik, etor zaitez gure kostaldeko fauna ezagutzera. Adina: 12 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Matxitxako behatokiko parkinga.
– 10:00-13:00. URDAIBAIKO DIAPIROA. Ibilbide geologikoa. Ibilaldi honetan zehar, besteak beste Busturiako harrobi zaharrak eta padurak behatuko dira, eta nola hemengo modelatu geologikoak baldintzatu duen ingurua. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Ekoetxea Urdaibai.
– 10:00-13:30. PR-BI 161. ATXARRE. ARTADIAREN BIHOTZ BIHOTZEAN. Ibilbide gidatua. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa. Abiapuntua: Kanalako eliza parean.
– 16:45-18:00. KOSTALDEA ITSASONTZIZ. GAZTELUGATXE. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; 12tik 4 urtera: 7€. (4 urtetik behera doan).