Ekoetxea Urdaibaiko ekintzak (Busturia)
– 12:00-14:00. WATER BIKE. Uretako bizikletan ibilbidea Urdaibaiko estuarioan zehar. Adina: 13 urtetik aurrera. Tarifa: 28€. Abiapuntua: Bermeoko portua (Urdaibai Bela Eskola).
– 13:00-14:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. Biodibertsitatea eta biosfera erreserba bat zer diren eta Urdaibaiko ezaugarri propioak ezagutzeko bisita gidatua. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 16:45-17:45. KOSTALDEKO GEOLOGIA ITSASONTZIZ. OGOÑO. Itsasoko geodibertsitatea ezagutzeko eta ibilbide gidatua itsasontziz: Izaroko flysch beltza eta Ogoño inguruko arrezife multzoa eta kobazuloak. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 10€; tarifa murriztua 4tik 12 urtera: 6€; 4 urtetik behera doan.
– 18:00-19:00. BIOTRACK. Zentroaren kanpoaldean egiten den pista-jolasa. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.