EHUren Udako ikastaroa 'Benito Barrueta jaio zeneko 150. urteurrena' (Bermeo)
EHUren Benito Barrueta jaio zeneko 150. urteurrena udako ikastaroa Bermeoko Arrantzaleen Museoko Ertzila Dorrean abuztuaren 30ean eta 31n. Goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez bisita gidatuak. Hurrengokoak dira hizlariak:
- Benito Barruetaren bizitza eta lana, Andone Narvaez.
- Parisko arte giroa XX. mendearen lehen hamarkadetan, Javier Gonzalez de Durana.
- Europako testuinguru historikoa XX. mendeko lehen hamarkadetan, Unai Belaustegi.
- Benito Barrueta margolari, Jesus Mari Lazkano.
- Benito Barrueta marrazkilari, Jose Antonio Azpilikueta.
- Benito Barrueta grabatzaile, Susana Jodra.