Egurrezko joko tradizionalak (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Zuresku. Egurrezko joko tradizionalak. Uztailaren 24an (domeka), 11:00etatik 14:00etara, Ekoetxea Urdaibain, doan (adin guztiei zuzenduta).
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
Info: Jarduera honen helburua Zuresku Elkarteak eskuz egindako zur-joko horiek ez galtzea eta ez desagertzea da, baina gozamenerako ere balio izatea. Kontua ez da jolastea soilik, baizik eta belaunaldiz belaunaldi igaro diren joko batzuk modu didaktikoan irakastea.