Herrijeri Emon Arnasa elkarteak antolatuta, ekainaren 14an (barikua) Urtubiaga burdinolara bisita gidatua egingo dute, 11:00etan plazatik irtenda. Ea herritik, XV.mendeaz geroztik egindako bide beretik, Urtubiaga, Eako Olaraino ibilbidea izango da. XV.mendean eraiki eta 1725.urtean berriztu zen burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutu eta bertan egindako indusketa arkeologikoaren berri.