Dantza bertikala ikastaroa (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Udalak dantza bertikala formakuntza antolatu du Harrobiren eskutik. Urritik maiatzera bitartean eskainiko dute, astelehenetan, 18.00etatik 20.00etara, frontoian.
12 urtetik gorakoei zuzenduta dago (10 ikasle klaseko), eta izena emateko eta informazio gehiagorako 699 18 81 68 telefono zenbakira deitu edo info@dimegaz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.