Danona Donea jaialdiaren aurkezpena, Mundakako Udal Liburutegian, ekainaren 13an (eguena), 19:00etatik aurrera.
Uztailaren 13an (zapatua) Santa Katalinan egingo dute jaialdia (12:00-20:00). “Jai barritzaile, hezitzaile, sinple, betegarri, ekologiko, artistiko, elkartasunezkoa eta autoeratua dugu gogoan,
iazko esperientzia ederra egun osora luzatuz.
Erronka polita! Eta guztion parte hartzeari esker (bakoitzak, gura duen modura, norbere ekarpenak proposatuz, zein inorenak gozatu hutsez) ederra izan daitekeena!”, adierazi dute antolatzaileek.