Casting bat egiteko gakoak emango ditu Amaia Aberasturi aktoreak Ross dantza eskolan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Casting bat egiteko gakoak emango ditu Amaia Aberasturi aktoreak, urtarrilaren 28an (zapatua) Ross dantza eskolan. Gautegiz Arteagako aktoreak interpretazio-bitartekoak eman, eta galderak erantzungo ditu solasaldi giroan.
Ordutegiak:
- 16:00-17:15: 9-14 urte bitartekoentzat (12 euro)
- 17:30-19:30: 14 urtetik gorakoentzat (25 euro)