'Busturialdean naturarekin orekan bizi gara?' (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Ipesen eskutik, Busturialdean naturarekin orekan bizi gara edo bizi gaitezke? mahai ingurua otsailaren 27an (eguena), 19:00etatik aurrera, Astran.
Leiore Moreno gazte mugimenduko kideak zuzenduko du mahai ingurua, eta hurrengoek parte hartuko dute: Amets Ladislao Etxalde-EHNE Bizkaiako kideak, Gorka Barba BaSOSeko kideak eta Ritxi Hernandez Gune EkoSozialistako partaideak.