Boxeo jaialdia (Bermeo)

Bermeo. Bizkaiko Boxeo Federazioak antolatuta, afizionatuen boxeo jaialdia egongo da ikusgai maiatzaren 31n [zapatua], 20:00etan, Artza udal pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroren truke, Urdaibai Boxing Cluben, Areneko kiroldegian eta Itxas-Alde Jiujitsu Clubean. Jaialdiaren egunean bertan frontoiko leihatilan ere erosi ahalko dira.