'Bizkarsoro' filmaren proiekzioa (Muxika)
Muxika. Bizkarsoro filmaren proiekzioa egingo dute martxoaren 15ean, Zubieta-Errota liburutegian. 19:00etan hasiko da ikus-entzunezkoaren proiekzioa, eta hiru euro ordaindu beharko da sarrera.
Proiekzioa bukatu ostean, filmaren arte zuzendari Izaskun Urkijoren hitzaldiaz gozatu ahal izango dute hurbildutakoek.
Bizkarsoro izeneko herria da filmaren epizentroa, eta galdera baten inguruan dago ardaztuta: Nola desagertzen da hizkuntza bat?. Filmean zehar, bost atal edo mugimendu eta beste bost data bereiz daitezke: 1914, 1921, 1940 eta 1966. Guztiek puzzle baten antzekoa osatzen dute elkarrekin: batetik, existitzen ez den herri batena; bestetik, hizkuntzarena berarena.