Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobuserako izen ematea, abenduaren 11tik 15era (Muxika)
Muxika. Udalak abenduaren 16an Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa antolatu du. Abenduaren 11tik 15era izena eman behar da liburutegian (645 00 66 63 edo liburutegia@muxikakoudala.eus). Udalerrian erroldatutakoak daukate lehentasuna.
Hilaren 16an 15:30ean irtengo da autobusa Kurtzerotik, eta Ariatzan eta Zugastietan geldialdiak egingo ditu.