'BEWEGUNG EN ERINNERUNG (MUGIMENDUA OROIMENEAN)' , Pforzheimeko ballet taldearen ikuskizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Bonbardaketaren 87. urteurreneko ospakizunen barruan, Gernika-Lumoko Udalak Pforzheim herri adiskidetuko balleta (Tanz Theatre Pforzheim) gonbidatu du programa kulturalean parte hartzera, bere sorkuntza-lan batez, datorren apirilaren 25ean. Lizeo Antzokian izango dira eta ez da ezer ordaindu beharko ikuskizuna ikusteko.
Obrak bi zati ditu. Alde batetik, Guido Markowitzek zuzendutako bi dueto, atxikimendu-sentimenduei, pertsona maitatuei eta oroimenaren garrantziari buruzkoak; eta, bestetik, “RauschBoléro” pieza: beraren lehenengo zatia Maurice Ravelen 1928ko “Boléro”an oinarritzen da, eta beraren ezaugarri nagusia da etengabeko errepikapen bat duela eta bere tinbrea aldatuz doala, gelditu barik aurrera doan crescendo batez; bigarren zatian, hots, Rita Aozane Bilibio eta Damian Gmürren “Boléro”an, borroka-mugimenduak eta muturreko sentimenduak irudikatzen dira.
Mar Rodríguez Valverde koreografoaren lanak askotariko esperientzia eta adierazpen kulturalekin zuzenean esperimentatzea ahalbidetzen die dantzariei.