Beste hitzak. Literatur ekimena
Europako hedadura txikiko hizkuntzetan idazten den literatura ezagutzera emateko elkartruke programa. Hiru hizkuntza batuko dituzte Talako kantinan: esloveniera, mazedoniera eta euskara. Poema batzuk ere irakurriko dituzte, hizkuntza horietan.
Era berean, hainbat konturi buruz berba egingo dute: zelakoak diren hizkuntza ‘txikiak’, herri bakoitzaren eguneroko harremana bere hizkuntzagaz eta ‘handi’ deitzen dituzten horien aldean, literatura idazteak eta beste hizkuntzetara itzultzeak dauzkan gozamenak eta bihurguneak…
48370 Bermeo, Bizkaia, Spain.