'Bertsoak eta gastronomia: Itsasoari Begira', Arrantzaleen Museoan (Bermeo)
Bermeo. Bertsoak eta gastronomia: Itsasoari Begira, ekainaren 16an (barikua), 19:00etan, Arrantzaleen Museoan, doan.
Arrantzaleen Museoaren 75.urteurreneko ospakizunekin jarraituz, Jon Maia eta Iker Uriarte bertsolariak gonbidatu ditu saio librea eskaintzeko; itsasoa eta bere historiari buruzko begirada ezberdinetatik abestuko dute. Gastronomiak ere tokia izango du saioa osatzeko.
Erreserba beharrezkoa: 94-688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus