Bertso txokolatada (Ea)
Ea. Bedaronako txokoan bertso txokolatada egingo dute inozente egunez (abenduak 28). 18:00etan jarri dute hitzordua, eta jakinarazi dute Aitor Etxebarriazarraga eta Xabat Galletabeitia bertsolariak izango direla bertan. Izena ematea beharrezkoa izango da, 8 euroren truke, eta abenduaren 26ra arte dago horretarako epea zabalik.