Bermeoko Erraldoien Konpartsari buruzko solasaldia (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Erraldoien Konpartsak 20 urte bete ditu, eta konpartsaren sorrera eta 20 urteko ibilbidea ezagutzen dutenen arteko solasaldia egingo dute ekainaren 3an (eguaztena), 18:00etan, Arrantzaleen Museoan (sarrera doakoa).
Erreserba beharrezkoa da: 94 688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
Bestalde, haren ibilbidea argazkien bidez zein urteotan egindako erronkak bideoz ikusteko aukera dago Arrantzaleen Museoan, ekainaren 14ra bitartean. Argazki-erakusketaz gain, Bermeoko erraldoiekin batera ibiltzen diren buruhandiak bertatik bertara ikusi ahal dira.