'Beldurrari beldurik ez' ipuin kontalaria (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Beldurrari beldurrik ez ipuin kontakizuna, Bego Alabazan ipuin kontalariaren eskutik, apirilare 19an (barikua), 18:00etan, kultur etxean. Lau eta hamabi urte bitartekoentzako ikuskizuna izango da.
Zehaztu dutenez, saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino, beldurrari buruzkoak izango dira. “Ez dira beldurra ematekoak, beldurra kentzekoak baizik”, azaldu du ipuin kontalariak. Izan ere, ipuin hauetan beldurrei aurre egiteko modu desberdinak landuko dituzte, “denok garelako zerbaiten beldur”.
“Benetan garrantzitsuena da beldurrei aurre egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea, alegia”, azaldu du, eta, izutzen duen horren kontrako errekurtsorik onena, “ezbairik barik”, irudimena dela dio.