'Barrearen plazera' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Barrearen plazera tailerra, Bea Larrañagarekin, maiatzaren 7an (eguena), 18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta lau saioko tailerra da.
Ezinbestekoa da izena ematea: berdintasuna@bermeo.eus / 688 638 449.
Ikastaro honetan, barrea izango da ardatza, gorputzetik eta umoretik abiatuta, autoestimua, konfiantza eta emakumeen arteko babesa indartzeko. Horretarako, gune segurua eta gozoa sortuko dute, elkarrekin barre egiteko, askatzeko eta gozatzeko: “Barrea emakumearen lehen matxinada da. Historian zehar kontrolatua eta isilarazia izan da; horregatik, barrea berreskuratzea ekintza askatzailea ere bada”.