Barbero Solidario (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. IV. Barbero Jai Solidarioa egingo dute irailaren 22an (domeka) Gernika-Lumoko Industria kalean. Kirol egokitu eta inklusiboaren aldeko jaia izaten da, eta aurten ere, denetariko ekintzek jantziko dute.
10:00etan hasiko da egitaraua Elai Alai dantza taldearen jai hasierako aurreskuagaz. Eta, ostean, Crossfitekoen ikuskizuna, Sustabiz Herri Kirolen ikuskizuna, Danbayan batukada, Ross dantza eskola eta Daibai Skateboarding ariko dira saio parte hartzaileak eskaintzen. Gainera, Hasztenekoek sentsibilizazio kanpainak eskainiko dituzte, eta zozketak ere izango dira.
14:00etara arte iraungo du jaiak.
Iazko jaia:
2.700 euro lortu dituzte kirol egokitua bultzatzeko