Ay! Ya! dantza ikuskizuna ( Gernika-Lumo)
Macarena Recuerda Shepherd artistak Ay! Ya! adin guztientzako dantza ikuskizuna dakar Lizeo Antzokira. Urriaren 18an (barikua) 20:30ean hasiko da dantza eta performance-a uztartzen dituen emanaldia.
Sarrera arrunta 8 euro eta Laguna Txartelagaz 6 euro.
¡Ay! ¡Ya! Ilusio bat da; irudimenaren bitartez, errealitatea forma ezberdinetan hautematera eramaten gaituen ilusio bat, edo ikusmenak sortutako engainu bat. Efektu honek agerian uzten du gure begiak ez direla gertatutako guztia grabatzen duten bideokamerak, baizik eta gure burmuinak zentzumenek eskaintzen dioten informazioa interpretatu eta berreraikitzen duela.
Ez da haurrei zuzendutako lan bat. Adinekoentzako ere ez da erabat. Ez du entretenitzen ez eta hezitzen ere. Antzerki lana da, garaikidea, eta adin guztietako jendartea jartzen du esperientzia estetiko eta irudimentsuaren aurrean.
*FITXA:
- Ideia: Macarena Recuerda Shepherd.
- Interpretazioa: Idurre Azkue y Macarena Recuerda.
- Sorkuntza: Idurre Azkue, Alberto de la Hoz, Macarena Recuerda Shepherd eta Sofia Asencioren kolaborazioa.
- Soinu banda: Alberto de la Hoz.
- Jantzitegia: H-intercalada.
- Argiztapena: Conrado Parodi.
- Ilustrazioa: Josunene.