Autodefentsarako teknikak (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak, Bermeoko GIZek eta Orain Bai fitness klubak antolatuta, autodefentsarako teknikak ezagutzeko ikastaroa, martxoaren 25ean, 26an eta 27an, Orain Bai gimnasioan, 10:15etik 13:15era. 14 eta 24 urte bitartekoei zuzenduta dago.
Ikastaroa dohakoa da, baina martxoaren 20a baino lehen izena eman beharko da: 688 819 950 zenbakira idatziz edo kartelako QRaren bitartez galdetegia betez.