Uztailak 12 eta 13an Autodefentsa Feminista Tailerra egingo dute Eskolondon, Sortzenek eskainia Ea, Natxitu eta Bedaruko Berdintasun batzordearen eskutik (doan). Uztailaren 12an (barikua), 17:00etatik 21:00etara elkartuko dira, eta uztailaren 13ko saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Enpoderazioa, sororitatea eta beste hainbat kontzeptu landuko dituztela jakitera eman dute.