'Ausarta' ballet ikuskizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. 87. Bonbardaketaren urteurrenean, Rosa Rementeriaren Loturak Dantza Konpainiak “AUSARTA” ballet garaikidea antzeztuko du. Sarrerak Webgunean edo Lizeoko lehiatilan jaso ahal dira eta erabiltzaile bakoitzak sarrera bi hartu ahal izango ditu.
Gernikako hirian eta historian errotuta dagoen lana, dantza esperimentalaren oinarrietan sustatzen da. Loturak Konpainiaren proposamenean, euskararen, txalapartaren, eta dantza tradizionalen bidez, iragana eta etorkizuna modu harmonikoan gurutzatzen dira.
Horrez gain, Pablo Picassoen “Guernica” margolan ospetsuaren presentzia nabarmena da ikuskizun honetan; batez ere, dantzarien gorputzekin eta mugimenduekin sortzen diren irudietan, beraien bidez, koadro berriak sortuz.
Laburbilduz, gure historia, kultura eta jendea errespetatzen duen dantza ikuskizun bat da AUSARTA.