Asteklima: 'Nola ekoitzi klima-aldaketaren aurka borrokatzeko kontzientziazio-bideoak?' ikus-entzunezko tailerra (Ea)
Ea. Asteklima.
- Irailak 30, barikua (18:00): Zure ohiturak eta aldaketa klimatikoa partaidetza tailerra, Ricardo Gamaza kazetari eta ingurumen-dibulgatzaileak zuzenduta, Eskolondon (2 orduko iraupena). Eguneroko ohiturak aldatzea proposatuko dute klima aldaketaren kontrako neurri gisa, eta ikus-entzunezko materiala eta bertaratutakoen parte-hartzea bilduko ditu.
- Urriak 1, zapatua (11:00): Nola ekoitzi klima-aldaketaren aurka borrokatzeko kontzientziazio-bideoak? ikus-entzunezko tailerra, Eskolondon (2 orduko iraupena). Etxean egindako bitartekoekin low cost bideoak ekoizteko tailerra da, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritarren kontzientziazioa zabaltzeko eta sortzeko.
Oharra: Publiko orokorrari zuzendutako tailerrak dira, eta ez da izenik eman behar.