Aste Kulturala (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Astelehenean (ekainak 16), Trikitixako ikasleek, beren akordeoi diatonikoekin, errepertorio tradizionala hurbilduko diete herriko nagusiei, Kaltzada Egoitzan. Martitzenean (ekainak 17), Lizeo Antzokiko eszenatokira igoko da zikloa, Konboak taldearen emanaldiarekin; 19:30ean, ikasturtean zehar eskolak osatzen dituen talde instrumentalen erakustaldia eskainiko dute. Eguaztenean (ekainak 18), Lizeo Antzokiak musikari gazteak hartuko ditu berriro, 17:30etik aurrera, diziplina ezberdinak uztartuko dituen saio batean. Eguenan (ekainak 19), berriz, bi ekitaldi izango dira: 18:30ean, Elai Alai aretoan, eta 19:00etan, Tourseko San Martin elizan, non foro sakroa eskolako errepertorioaren esparru izango den. Itxiera ekitaldia barikuan (ekainak 20) izango da, 22:00etan, San Juan Ibarra plazan, eta Rock and Band bandak amaiera emango dio Gernikan bost eguneko egitarau musikalari.