'Arrainak Bermeon: izena hartu eta izena emon..." erakusketa (Bermeo)
Bermeo. Arrainak Bermeon: izena hartu eta izena emon erakusketa, Arrantzaleen Museoan, abenduaren 4tik ekainaren 2ra.
Ordutegia: Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Domeketan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Arrantzaleek harrapatzen dabezan arrainen izenak bereziak dira. Bakoitzak bere zergatia dauka, eta erakusketa honetan, arrainen izendegia ezagutu daiteke, baita arrainen izen ofiziala, edo Euskal Herriko kostaldeko herri ezberdinetan erabilitako izena ere, eta zelan ez, Bermeoko berbakeran eta egunerokotasunean daukaten erabilera. Beraz, erakusketa ondare inmateriala batu eta mantentzeko egina da. Arrainen ilustrazio ederrak biltzen dituzten bederatzi panel eta ikusentzunezko bati esker, Arrantzaleen Museora hurbiltzen dan bisitariak Arraina zer dan, Europa guztian zelan deitzen zaion, Iberiar Penintsulan kostako herrietako izenak eta Bermeoko herriko arrainen izendegia ezagutu ahal ditu.
Abenduaren 15ean familiei zuendutako tailerra egingo dute (4 urtetik gorakoentzat helduen batek lagunduta), 16:30ean. Doakoa da, baina, izena eman behar da: 94-688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.
Abenduaren 28an 5 eta 10 urte bitartekoentzat egingo dute, Gabonetako tailerren barruan.
Bestalde, urtarriletik aurrera taldeentzako bisita gidatu bereziak eskainiko dituztela jakitera eman dute.