Arimen gauerako proposamenak batzeko azken eguna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Arimen gaua prestatzen dabiltza Lurgorri Auzo Kultur Elkartekoak, eta herritarren laguntza eskatu dute hori prestatzeko: ideiak, antolakuntza, parte hartzea… Hala, proposamenak batzen dabiltza, eta horretarako azken eguna da urriaren 5a (domeka). Ekarpenak lurgorri.gizarteetxea@gmail.com helbide elektrikora bidali beharko dira.