Arimen Gauerako gozoki bilketa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Lurgorri Auzo Kultur Elkarteak deituta, Halloween Egunerako gozoki bilketa egiten ari dira Santa Luziako eskolan. Urriaren 28a da gozokiak batzeko azken eguna, eta hori egin gura duenak eskolako kartoizko kutxa batean utzi ahalko ditu ekarpenak. Eskola 16:30etik 20:00etara bitartean egongo da zabalik.