'Aresti Bermeon' hitzaldi zikloa (Bermeo)
Bermeo. Duela 50 urte hil zen Gabriel Aresti, eta haren ondarea oroitzeko, Laida Taldeak haren lana ardatz duen udako ikastaroa antolatu du abuztuaren 28rako (eguena) eta 29rako (barikua).
Arrantzaleen Museoan eskainiko dituzte hitzaldiak 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era, lau adituk: Jon Kortazarrek, Paloma Rodriguezek, Karlos del Olmok eta Susana Jodrak. Hitzaldiak doakoak izango dira, baina izena eman beharko da laidataldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Hitzaldi zikloan, Arestiren ekarpena aztertuko dute, hainbat arlo eta gaitan, tartean hark poesia sozialean izandako eragina edota antzerkiari eta arteari egindako ekarpena.
EGITARAUA.
Abuztuak 28, eguena.
– Jon Kortazar: Gabriel Arestiren Harri eta Herri: Bizipen Abezedarioa.
– Paloma Rodriguez-Miñambres: Gabriela Arestiren poesia soziala.
Abuztuak 29, barikua.
– Karlos del Olmo: Gabriel Arestiren antzeria.
– Susana Jodra: Gabriel Aresti eta Artea.