Amorante euskal musikariak eta Adriano Galante performer-ak ANTE aurkeztuko dute, Kult Parnasoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Amorante euskal musikariak eta Adriano Galante performer-ak ANTE aurkeztuko dute, apirilaren 5ean (zapatua), 21:30etik aurrera, Kult Parnasoan. Sarrera: 8 euro. Proiektu musikal, eszeniko eta poetikoa da, non soinu-collagearen eta performatibitatearen mugak aztertzen dituzten.