Altxorraren bila (Gautegiz Arteagan)
Gautegiz Arteaga. Bigarrenez, Altxorraren bila herrikoia antolatu du Artiako Gazte Asanbladak apirilaren 27rako (zapatua). Eta aurten, adinaren araberako ibilbide desberdinak egongo dira.
Hori horrela, 11:00tan aterako dira Arteagako parketik ertainak (7 eta 13 urte bitartekoak) eta nagusiak (14 urtetik aurrerakoak), eta ordubete beranduago, 12:00etan, leku berean izango dute hitzordua zazpi urtetik beherakoek.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lau eta sei laguneko taldeetan izena eman beharko da, eta hori esteka honetan egiteko azken eguna da apirilaren 24a. Umeen kategoriako taldeen kasuan, heldu bat egon beharko da talde bakoitzeko.