'Altsasu' antzerkia, Lizeo Antzokian (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Altsasu, La dramatica errante izeneko antzerkia, otsailaren 3an (zapatua), 19:00etan, Lizeo Antzokian.
“‘Altsasu’ kasu mediatikorako hurbilketa zorrotza eta zintzoa bada ere, fikziozko lan baten aurrean gaude, eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana behar izan du. Hala ere, epaiketako lekukotza batzuen transkripzioak eta prentsa-zatiak, komunikabideak eta sare sozialetako edukiak sartu dira”, adierazi dute antzezlaneko arduradunek.