Ajangizko jaiak (Ajangiz)

Ajangiz. Sanisidro eta sanasentzio jaietan murgilduta dabiltza hilabete honetan ajangiztarrak. Maiatzaren 14 (eguaztena) ekainaren 1era arteko egitaraua prestatu dute.
Etenik bariko jai herrikoietan barneratzeko prest daude
Maiatzak 14, bezpera eguna
21:00. Saragi igoera, Errenteriako zubitik.
Ostean. Makailao jana, Mendietako plazan.
Gero. Soka dantza, Ajangizko dantzarien eskutik.
Maiatzak 15, San Isidro
11:00. Meza.
13:00. Hamaiketako herrikoia.
Maiatzak 16.
22:00. Kontzertuak: Eiho, Gozzue, TOC eta Altxaporru erromeria.
Gero. Dj Whizky eta Dj I AM GIZ.
Maiatzak 17
15:00. II. Goitibehera Txapelketa.
18:00. Mus txapelketa, Pertxamendi Txokoan.
Bitartean. Parrillada.
Maiatzak 18
11:00. Sustabizekin, herri kirol erakustaldia. Taloak egongo dira txosnan.
Maiatzak 24
14:30. Sukalkien aurkezpena.
15:00. Bazkari herrikoia.
16:00. Umeentzako puzgarriak.
18:30. Girotzeko musika.
Maiatzak 29, San Asentzio
20:00. Briska Txapelketa, Pertxamendi Txokoan.
Gero. Txokolate jana eta ogia egongo dira.
Ekainak 1
08:30. XVI. Mugari Birako martxa luzeko irteera (19 kilometro).
09:30. XVI. Mugari Birako martxa laburreko irteera (11 kilometro).
Oharra: izen ematea egunean bertan egin ahalko da, irteera ordua baino ordu erdi lehenago, Mendietako plazan.