60 urtetik gorakoentzat jaia, Mendatan
Uztailaren 6an (zapatua) herriko 60 urtetik gorakoentzat jaia egingo dute, Mendatan. Parte hartu nahi duenak, etxean gonbidapena jasotzen duenean, telefono zenbaki honetara deitu behar du: 94-625 47 22 (09:00-14:00) edo dendatik pasatu beharko du. Uztailaren 3a (eguaztena) da izena emateko azken eguna.
- 13:00. Meza
- Ostean. Omenduei harrera frontoian, Bankako Mendiatarren musika taldearen eskutik.
- 14:30. Bazkaria, frontoian.
- Ostean. Oparien banaketa, zozketa eta sorpresa ugari.