5. Belaunaldien Arteko Martxa (Gautegiz Arteaga)
5. Belaunaldien Arteko Martxa egingo dute urriaren 26an (zapatua), Gautegiz Arteagan. Zahartze osasuntsua eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea dira ekintzaren helburu nagusiak.
10 km-ko martxa luzea egingo dute 10:30ean plazatik abiatuta. 5 km-ko martxakoak, ostera, 11:00etan irtengo dira leku beretik.
Parte hartzeko Kultur Etxean izena eman behar da. Nagusiek euro 1 ordaindu behar dute, eta umeentzat doakoa da. Martxa bukaeran argazkia aterako dutela jakitera eman dute.