2019ko udal egutegiaren lehiaketa (Ea)
Ea. 2019ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egin dute, eta orain herritarrek euren iritzia emateko aukera dute. Horretarako, aurkeztutako proposamenekin argazki erakusketa osatu, eta Eskolondon, Bodegoia, Txangurru eta Eskoikiz tabernetan ikusgai jarri dute. Abenduaren 12ra arte eman daiteke botoa Eskolondoko postontzian, 649 35 48 34 telefono zenbakira whatsappa bidalita edo kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita.