SOMEko biolin ikasleen kontzertua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Segundo Olaeta Musika Eskolako biolin ikasleek musika emanaldia eskainiko dute otsailaren 2an (barikua), Caltzada egoitzan, euren irakasle Alfonso Rodriguezek 30 urte bete baititu udalerriko musika eskolan irakasle lanetan. Hori dela eta, bere ikasle izandakoak beragaz batera ariko dira egoitzako oholtza gainean. Horiez gain, bere aitak eta semeak ere parte hartuko dute emanaldian.